Alpify mugikorrerako diseinaturiko aplikazio bat da, mendian segurtasuna hobetzeko helburuarekin sortua. Dohaineko zerbitzua da eta gaur egungo mobilen %95ean funtzionatzen du.

Aplikazioak tokian tokiko sorospen zerbitzuekin akordioa sinatzen du, elkarlanean mendizaleen larrialdietan parte hartzeko. Egun, Euskadiko SOS deiak-ekin sinatua du hitzarmena. Gainera, Andorra, Errioxa eta Kantabria bezalako lurraldetan ere parte-hartze aktiboa dauka.

Aplikazioari esker, larrialdi batean aurkitzen den mendizaleak sorospen zerbitzuetan abisua eman dezake, botoi bat sakatze hutsarekin. Txangoan zehar mugikorraren GPS eta internet zerbitzua aktibatuak eraman baditugu, sorospen zerbitzuek mendizalearen kokapena eta egin duen ibilbidea ere eskuratu ahal izango dute.

Mendizalea, istripuaren ondorioz, laguntza eskatzeko gai ez bada, aplikazioak honen kokapena jakiteko beste modu bat dauka: Aplikazioa eskuratzean, mendizaleak senitarteko edo lagun baten izena eta kontaktua ematen ditu. Denbora gehiegi desagertuta badarama, mendizalearen kokapena jakiteko senitarteko edo lagun horren baimena eskatzen da. Modu honetan ez da beharrezkoa mendizaleak berak larrialdi deia egitea.alpify map

GPS seinalerik eta internet zerbitzurik ez balego ere, estaldura izate hutsarekin aplikazioa baliogarria da. Izan ere, gure kokapenaz informatzen duen sms-ak bidaltzeko gaitasuna ere badu.

Satelite estalduratik at dauden inguruneetan ordea aplikazioak ez du baliagarritasunik, eta hori da bere muga handiena. Gainera, mobilaren bateria gastua ere arazo bat izan daiteke, irteera luzeetarako urriegia izan ohi delako.

Gehiago jakiteko:

http://www.alpify.com/es/app/

http://www.landher.net/es/ficha_noticia/alpify-una-novedosa-app-de-seguridad-en-montana/459

http://www.eitb.com/es/videos/detalle/1852186/video-alpify-aplicacion-seguridad-montaneros/