Azken asteetan Brasilen jokatzen ari diren FIFAko Munduko futbol kopa denen ahotan dabil. Bateko kaleko istiluak, besteko Espainiar selekzioaren 5-1 porrota… Baina, epaileek ere izan dute zeresana txapelketan, eta ez haien lana epaian jarri delako, baliabide berriengatik baizik.

Batetik, dudatan jarri daitezkeen golak, gaztelaniaz “gol fantasma” direnak, hala diren edo ez erabakitzeko kamerak jarri dituzte eta bestetik, falta jaurtiketetan jartzen den hesia mugitu ez dadin erabili duten espraia.

momento-en-que-el-colegiado-de_54409901893_54115221154_600_396

Baina nondik dator horren famatua egin den espraia?

Lehenengoz, Mineira de Futebol federazioak erabili zuen Taça BH de Juniores gazte mailako txapelketa, froga gisa eta ondoren, 2001an Copa João Havelange-an Brasilgo Futbol Konfederazioak erabili zuen. Atzetik joan ziren Argentinako Futbol Elkartea (AFA) eta Copa Sudamericana, Copa Libertadores de América, Copa América eta UEFA-ko Txapeldunen Liga.

Asmatu duen enpresa aldiz, Argentinako “9.15 Fair Play Limit” enpresa da.

Itxura baten, ulergaitza da horren eraginkor izan den berrikuntza sinplea, orain artean horren eztabaidatua den kirolean aplikatu ez izana, baina oraingoan badirudi espraiak hesi gutxi dituela bere (negozio) bidean.

Informazio gehiagorako:

9.15 Fair Play Limit:  www.915fairplay.com/sitio/

Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Aerosol_evanescente